Behargintza, Basauriko eta Etxebarriko enpresei zuzendutako Merkatu Aktibatzea Programa hasi da

1.    NORENTZAT:
Basauri edo Etxebarrikoak izan eta euren bezero-zorroa zabaldu eta salmentak hobetu nahi dituzten enpresentzat, batez ere jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, industriari lotutako zerbitzuak eta handizkako merkataritza.

2.     HELBURUA:
Negozio eta bezero dibertsifikazio aukera berriak identifikatzea, eta balizko bezeroekiko merkataritza-elkarrizketak lortzea.

3.    PROGRAMA:
1. fasea:  ENPRESEK MARKATU BERRIEI HELTZEKO DITUZTEN GAITASUNAK AZTERTZEA ETA NEGOZIO AUKERA BERRIAK IDENTIFIKATZEA. Enpresen egungo gaitasunen, baliabideen eta kokapenaren diagnostikoa egingo da, eta xede duen merkatua zein den aztertu eta lehiakideen analisia egingo da. Merkatu aukera berriak definitu eta bezero segmentu berriak zehaztuko dira.
2. fasea: MERKATARITZA ELKARRIZKETAK LORTZEKO LAGUNTZA KOMERTZIALA. Programan parte hartzen duten enpresentzat balizko bezeroekin merkataritza elkarrizketak hitzartuko ditu Behargintzak.

4.    BANAKAKO AHOLKULARITZA:
Erabat pertsonalizatutako artatzea. Banakako saioen bitartez, enpresari bezero berriak bilatzen lagunduko zaio.

5.    EGUTEGIA:
    2018ko apirilaren eta abenduaren artean.
    
Informazio gehiago: HEMEN...

SARTZEKO BETEKIZUNEI BURUZKO GALDERAK ETA IZEN-EMATEAK:

94 426 94 65 / 94 426 29 99 / IZEN EMATEKO FORMULARIOA
empresa@behargintza.eus

PLAZA MUGATUAK!

 

Basauri, 2018ko apirilaren 18an.

Activación comercial

 

Etiketak