Basozelai Gizarte Etxean lokala lagatzea, «Karnabas»eko jaitsieran parte hartuko dutenek mozorroak prestatzeko

   «Karnabas» Inauterietako egitaraua dela eta, Kultur Basaurik areto bat lagako die herriko taldeei Basozelai Gizarte Etxean, Udalak martxoaren lehen astebururako antolatutako txapelketa-jaitsieran parte hartzeko mozorroak egin ditzaten.

   Lokala erabili ahal izateko, norbanakoen kasuan, ezinbestekoa izango da Basaurin erroldatuta egotea; 3 lagun ala gehiagoko taldeen kasuan, berriz, kideen herenak, gutxienez, egon beharko dira udalerrian erroldatuta. Egindako mozorroak ezingo dira lokalean gorde. 2019ko urtarrilaren 14tik  martxoaren 5era egongo da aipatutako lokala erabilgarri. Ordubetez, bi orduz edo hiru orduz erabili ahal izango da, asteko 9 orduko mugarekin.

   Gela eskatzeko inprimakia Basozelai Gizarte Etxean aurkeztu beharko dute interesdunek, bertara joan nahi duten data baino astebete lehenago, gutxienez. Gelaren erreserbak, bestalde, espazioak lagatzeko Kultur Basauriren araudi berariazkoaren arabera kudeatuko dira.

Gela eskatzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik aurrera  
Larunbata: 9:00-13:00 / Igandea: 17:00-20:30.
Harremanetarako telefono-zenbakia: 94 466 64 00
Helbide elektronikoa: basozelai@basauri.eus

Karnabas 2019

Basauri, 12019ko otsailaren 1ean.

Etiketak