Basaurin auto-taxi zerbitzua emateko ibilgailu elektriko berriak erosteko dirulaguntza-rako deialdia

   Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3 eta 20.8 artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez (testua, osorik, Diru-Laguntzen datu-base nazionalean: htpp:www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans), honako hauek zehaztu dira:

Lehenengoa. Deialdi honetako diru-laguntzen onuradunak.

    Basauriko Udalaren auto-taxi lizentziaren jabe diren pertsona fisikoak

Bigarrena. Diru-laguntzaren xedea.

    Basaurin auto-taxi zerbitzua emateko ibilgailu %100 elektriko berriak erostea, errekuntzako motorra duen ibilgailu bat ordezteko.

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak.

“BASAURIN AUTO-TAXI ZERBITZUA EMATEKO IBILGAILU ELEKTRIKO BERRIAK EROSTEKO DIRU-LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK”  onartu ditu  1482/2018 Dekretuak —eta 2018ko maiatzaren 23ko 98 zenbakidun BAOn argitaratu da—.

Laugarrena. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    Diru-laguntza 8.000,00 eurokoa da.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

    Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den dataren biharamunean, eta amaituko da 2018ko urriaren 30ean (edo lehenago, aurrekontu-kreditua agortzen bada).

Indarraldiaren amaiera data: 
2018(e)ko Urriaren 30(e)an
Zenbatekoa: 
8000.00€