Ekitaldi horretan Udalak hamar sari entregatuko dizkie Basauriko kirola handiagoa egin duten herriko kirolari, klub eta erakundeei.
Hain ezaguna den Anne Igartiburu euskal aurkezleak zuzendu du basauriar Kirolaren XIX. Gala, eta Ibaiganeko Kultur Etxeko ekitaldi aretoa beteta egon da.
Klubek, Kirolariek eta kirolarekin harremana duten beste erakundeek proposatuta, aurten, 8 izan dira KUE erakundeko Zuzendaritzak izendatutako 8 sarituak, eta horiei Herriko Kirol Prentsaren Saria eta BASAURIKO KIROLAREN SARI BEREZIA gehitu behar zaizkie, eta horrela guztira, 10 izan dira sarituak.
Oraingo honetan, saritutako kirolarien artean, bakarkako merituengatik hauek izan dira sarituak, Andres de Regil –diziplina askotako kirolaria bera, Basroller herriko klubarekin patinajean lortutako emaitzengatik nabarmentzeaz gain, 20 urte daramatza Basaurin gimnasia irakasten-, Nerea Elicegui –Atletico Basauri Balonmanoko jokalaria, zeinak Euskadiko eta Espainiako Selekzioekin jokatu duen- eta Sergio Angulo –Klub The Masterseko taekwondo jokalaria, 21 azpiko 2010eko Euskadiko Txapelduna, eta brontzea 2009ko Espainiako txapelketa juniorretan.
Manu Cuadra zenaren familiak Club Atletismo Basauriko kide ahaztezina zen kide horri emandako ezagutza-adierazpena jaso zuen, bera kirol horretako epaile izana zen, eta udalerrian zenbait herri-lasterketa antolatu zituen.
Taldeei emandako sariak hauek izan dira, Urbiko Triatloi taldea –duatloiko Euskadiko eta Bizkaiko txapelduna, eta triatloiko Bizkaiko bigarrena-, eta Basauriko Club de Tenis de Mesa, ‘ping-pong’eko kategoria gorenean lehiatzen duen lurraldeko talde bakarra izatearren, eta gainera beste ezagutza-adierazpena ere jaso du minusbaliotasunen bat zuten pertsonak integratzearren.
Babesleei gagozkiola, aurten, herriko Santos Joyeros denda izan da saritua, udalerriko club Calvarekin elkar lanean jardutearren, eta Sidenor, basauriar atletismoari eta futbolari emandako laguntzagatik.
Basauriko 2010 Kirolaren Sari Berezia Jose Antonio Fernandez ‘Matxin’entzat izan zen, gaur egunean Geox-TMC txirrindulari ekipoko zuzendaria, bere kirol lanaz aparte, aipatzekoak baitira basauriar horren giza balioak, pertsona oso hurbila, zeinak herriko txirrindulari gazte askori lagundu dien, eta Basauri mundu osotik barna ezagutarazi duen maila altueneko kirolean. Matxinek kirol maila handiko beste hautagai batzuk zituen lehiakide, hala nola Vicente del Bosque selekzionatzaile nazionala, edo Edurne Pasaban tolosar alpinista.
Amaitzeko, Prentsaren saria Aritz Lopez Garai gaztearentzat izan zen, gaur egunean Vigoko Celtan, 2. mailan, jokatzen duen basauriar futbolaria, lehenago, Athletic, Baskonia, Gernika, Conquense, Castellon eta Salamancan trebatu zen.


