Basauriko Udaltzaingoak ibilgailu hibrido bi eskuratuko ditu

Basauriko Udaltzaingoak ibilgailu hibrido bi eskuratuko ditu.

   Basauriko Udaltzaingoa bere ibilgailu sorta berrituz joango da, apurka-apurka. Hasteko, ibilgailu hibrido bi eskuratu ditu, zaharkituta geratu diren unitate biren ordez. Ibilgailu berri horiei esker, txikitu egingo dira mantentze-lanek eragindako gastuak.

   Udalak jabetzan hartu ditu ibilgailu berriak, 65.789 euroko inbertsioa eginda. Motor hibridoa eta abiadura-aldaketa automatikoa dute, eta, horri esker, energetikoki efizienteagoak dira. Beste berrikuntza batzuk ere badituzte: motorra txikiagoa da, energia berreskuratzeko sistemak dituzte, KERS galgak eta gasolinazko motorra (elektrizitatea urria denerako). ECO ingurumen-ziurtagiria dute, eta Udaltzaingoak bere lana egiteko beharrezko material guztia ere bai. Euskadiko udaltzaingoetarako eredu bateratuaren arabera errotulatu dituzte ibilgailu berriak. Segurtasun Sailaren TETRA sarearen komunikabideak hornitu dizkiete. Eta, laster, desfibriladoreak ere jarriko dizkiete, berehalako arreta behar duten basauriarrak artatu ahal izateko.

   100 km-ko 3,5 litroko kontsumoa dutenez, asko aurrezten dute erregaitan eta mantentze-lanetan. Udaltzaingoaren baliabideak energetikoki efizienteagoak izateko egokitzapen-prozesuaren barruan kokatzen dira ibilgailu hibrido berriak. Ildo horretan, etorkizunera ibilgailu efiziente gehiago eskuratuko dira, apurka-apurka.

 

La Policía Local de Basauri renueva su parque móvil con la incorporación de dos vehículos híbridos

Basauri, 2020ko otsailaren 6an.

Etiketak