Koronabirusaren transmisioa geldiarazteko eta basauriarren osasuna zaintzeko, Basauriko Udalak honako erabaki hauek hartu ditu:
• Itxi egingo dira Udalerriko haur-parkeetako jolasgune guztiak eta Bizkotxaldeko saskibaloi-kantxa. Neurri honekin eragotzi nahi dugu eskola barik dauden ikasleak gune hauetan konzentratzea gutxieneko prebentzio- tartea gorde gabe.
• Hiriko igogailuen erabilera mugatua: BIDAIA BAKOITZEKO PERTSONA BAT. Arren eskatzen dizuegu osasun-agintariek gomendatutako prebentzio higiene-neurriei eusteko igogailuak erabili aurretik, bitartean eta ondoren.
•Basauriko Udalak herritarren beharrei eta kontsultei telefonoz (94 466 63 00) eta bide telematikoz (www.basauri.eus/ haz@basauri.eus) erantzungo die.
Era berean, Basauriko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die oso garrantzitsua dela prebentzio-higieneari buruzko osasun-gomendioei jarraitzea, eta pertsonen kontzentrazioak eta bestelako jokabide arriskutsuak saihestea; izan ere, Iñigo Urkullu lehendakariak gaur bertan adierazi du osasun-larrialdian gaudela eta oraindik ez dugula okerrena pasatu.
Basauri, 2020 martxoaren 16an.