BASAURIKO UDALAK HERRITARRENTZAKO ARRETA PRESENTZIALARI BERREKINGO DIO

   Maiatzaren 26tik aurrera (asteartea), herritarrentzako arreta presentziala ematen hasi da Basauriko Udala —osasun-alarma ezarri zenetik, arreta hori, oro har (eta salbuespenak salbu), telematikoa izan da, kutsatzeak ekiditeko—. Herritarrentzako Arreta Bulegoa martxan egongo da 08:30etik 14:30era. Hara joan ahal izateko, aurretiazko hitzordua eskatu beharko da 944 666 300 telefono-zenbakian.

   Dena dela, segurtasun-tarteak mantentzen laguntzeko,  Basauriko  Udalak herritarrei gomendatzen die izapideak telematikoki egiten jarraitzeko, ez bada kudeaketaren ezaugarriak direla-eta ezinbestean bulegora etorri behar dutela.

   Arreta telematiko eraginkor eta arina eskaini ahal izateko, Udalak zerbitzua indartu, eta bide horretatik egin daitezken izapideak sinplifikatu eta erraztu ditu.  Basauriko Udalarekin harremanetan jarri eta izapideak egiteko bideak: 94 466 63 00 telefono-zenbakia, www.basauri.eus udal webgunea eta sac@basauri.eus helbide elektronikoa. Horiez gain, argibideetarako WhatsApp-zenbaki bat abiarazi dute: 688 73 77 04.

Basauri, 2020ko ekainaren 2an.

Etiketak