Basauriko Oroimena

1937. urtean, diktadura frankista genozidak erregimen errepublikanoa indarrez mendean hartu zuen, arma bidez, eta haren lekua hartu zuen; diktadurak berrogei urte iraun zuen. Ondorioz, Basauriko Udalak eta udalerriko elkarte kulturalek, sozialek, politikoek eta langileen elkarteek zapalketa latza pairatu zuten; gero, legez kanpo utzi zituzten.
 
Beste udalerri batzuetan bezala, Basaurin ere unea iritsi da herriko herritar guztiak edo gerra zela medio bertara heldu zirenak gogoratzeko, urte ilun haietan espetxeratu, zigortu edota erail zituztenak, herritar haiei oinarrizko eskubideak, eskubide zibilak eta giza eskubideak errotik kendu zizkietelako.
Horren haritik, iaz Lau Haizetara taldeak horri buruzko mozio bat aurkeztu zuen, herriko hainbat elkarteren babesarekin, eta udalak onetsi egin zuen mozio hura.
Harrezkero, gure herriaren memoria historikoa berreskuratzeko lanari ekin diogu, eta horretarako hainbat ekitaldi eta proiektu garatu dira.

 

EranskinaTamaina
memoriahistorica7_eusminibanner.jpg49.4 KB