BASAURIKO KORONABIRUSAREN KRISIAREN AURREAN BOLUNTARIOEN SAREA

BASAURIKO KORONABIRUSAREN KRISIAREN AURREAN BOLUNTARIOEN SAREA: 94 426 37 30 telefonora deitu.

   Basauriar asko Basauriko Udalarekin eta beste erakunde batzuekin harremanetan jartzen ari zarete, koronabirusaren krisiak eragindako premia desberdinei aurre egiteko boluntario moduan aritzeko. Basauri beti izan da herri konprometitua eta solidarioa, eta beste behin ere hori erakusten ari da. Baina boluntariotza modo koordinatu eta antolatuan egin behar da, irizpide tekniko eta sanitarioak jarraituta, boluntarioen segurtasuna eta osasuna ere bermatzeko.

   Hau dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak boluntariotza zerbitzua jarri du martxan lurralde osorako. Basaurin, boluntarioen sare hori Udalak eta Gurutze Gorriak hartuko dute beren gain, eta Gurutze Gorriak zentralizatuko du, Osakidetzarekin eta udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.

   Boluntario taldeko kide izan nahi baduzu deitu 94 426 37 30 telefonora (GURUTZE GORRIA) edota idatzi voluvallenervion@cruzroja.es emailera.

Eskerrik asko sare honetan parte hartuko duzuenoi.

 

Basauri, 2020ko martxoaren 15ean.

Etiketak