Basauriko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren berrikusketa

Argitalpen data: 
2019(e)ko Abenduaren 10(e)an
Amaiera data: 
2020(e)ko Urtarrilaren 14(e)an

   Basauriko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, zera erabaki du, gehiengo osoz:

   Bakar-bakarrik jarraian adierazitako eremuei dagokienez, espedientea hasierako onespen unera eramatea eta haren informazio publikoa egitea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko hilabeteko epean zehar. Informazio publiko izapidea egingo da iragarkia jarrita udal iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaian zabalkunde handiena duten egunkarietako batean. Hona hemen eragindako eremuak:
1.- Polizia Nazionalaren kuartelak eta Probintziako Espetxeak hartutako lur-eremuen sailkapena eta kalifikazioa mantentzea.
2.- Lapatzako landagunean lurzoru urbanizaezin sailkapena mantentzea.

   Interesdunek dokumentazioa eskuragarri dute (dokumentua).