Basauriko futbola homenduta datorren abenduaren 26an

Basauriko Udaleko Herritarren Harremanetarako Arloak Hego Uribeko futbol selekzioen III. Txapelketa antolatu du, datorren abenduaren 26rako, Soloarteko futbol zelaian, Basauriko futbol ingurune osoa omentzeko helburuz.

Bigarren partida, zeinetan herriko taldeak Arrigorriagakoaren aurka jokatuko duen, 10:45ean hasiko da, eta ordu bete beranduago, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da.

Finalaren aurretik, zeina 13:00etan jokatu den, Basauriko Edurre dantza taldeak Aurresku bat dantzatuko du bertaratutako jende guztiaren aurrean. Eta behin finala amaitutakoan, sari banaketa egingo da.

Etxebarri-Galdakao partidaren aurretik, hori izango baita lehena eta 9:45ean dago aurreikusia, Basauriko txistulariak herriko kaleetatik barna kalejiran ibiliko dira 9:00etatik aurrera.

EranskinaTamaina
basauriko_futbola_homenduta.pdf385.33 KB
Etiketak