Lurreko Telebista Digitalera aldatuko garelako arrazoiz, 2009ko ekainaren 10ean, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkariak bazterketa arriskuan egon daitezkeen Kolektiboei Laguntzeko Plana jarri zuen abian, Basauriko udalarekin lankidetzan, eta horren bidez, doan emango zaie LTD deskodegailu bat hurrengo baldintzaren bat, gutxienez, betetzen duten pertsonei:
- Entzuteko edo ikusteko desgaitasuna izatea, eta desgaitasun hori % 33koa edo handiagoa izatea.
- 65 urtetik gorakoa izatea, II. edo III. menpetasun graduarekin.
- 80 urtetik gorako pertsona nagusia izatea, bakarrik bizi dena, edo 80 urtetik gorako beste pertsona batekin bizi dena.
Kontuan izanik, aipatu Ebazpenak Basauriko udalerriari eragiten diola (III. Fasea), eta aipatu kolektiboetako pertsonei erraztasunak emateko helburuz eskariak egin eta izapidetzekoan, eta aldi berean, Bilbora joan beharrik izan ez dezaten, hurrengo hau adierazten da:
Deskodegailuen eskaria aurkezteko epea irekita egongo da 2010eko martxoaren 1era arte.
Bete behar diren baldintzak honako hauek izango dira:
- Eskaria betetzea
- NAN kopia bat aurkeztea
- Aurretik adierazitako kolektiboetako batean sartua dagoela egiaztatuko dion dokumentua aurkeztea (80 urtetik gorako pertsonak izan ezik, kasu horretan Udalak aurkeztuko baitu)
- Basaurin erroldatua egotea (dokumentu hori Udalak aurkeztuko du)
Eskariak udalaren web orritik jaitsi daitezke http://www.basauri.net , edo Herritarren Arretarako Bulegoan har daitezke, hori Udaletxeko beheko solairuan dago, Kareaga Goikoa kalea, 52.
Eskariak, behin egokiro bete ondoren, Herritarren Arretarako Bulegoan (HIAB) entregatu behar dira, hori Udaletxeko beheko solairuan dago, Kareaga Goikoa kalea, 52.


