Bost miloi kupoietan, irisgarritasun unibertsalaren garrantziaz jabetuta dagoen Basauri herriaren irudia agertuko da irailaren 6an, asteartez.
ONCEk Basauriri eskainiko dio datorren irailaren 6ko kupoia, 2010eko Irisgarritasunaren Sofia Erregina Saria irabazi zuelako. Ekimen horrekin, Erakundeak omenaldia eskaini nahi dio Basauriri, gaitasunak murriztuak dituztenentzat eredugarria baita irisgarritasunean.
Basauriko Alkateak, Andoni Busquet, eta ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak, Basilio San Gabriel, kupoi horren aurkezpena egin zuten Basauriko Udaletxean.
Basauriri eskaintzen zaion kupoian, 2010 Irisgarritasuneko Sofia Erregina Sariaren hartzailea, traba arkitektonikoak gainditzeko Fleming Doktorearen kalean jarritako igogailu publikoaren argazki bat agertzen da.
Irisgarritasunaren Sofia Erregina Sarien bidez, aintzat hartzen dira traba arkitektonikoa edo birtualak kentzen nabarmentzen diren udalak, hain zuzen, gaitasun murriztuak dituzten pertsonen eguneroko bizimodua oztopatzen duten trabak kentzen. Basauriren kasuan sariak, 10.000 eta 100.000 biztanleen arteko Udalen sailean jaso zuen, aintzat hartzen du ezen, udalerrian irisgarritasun unibertsalak ez dituela bakarrik eremu publikoak hartzen, baizik eta gizarte eta komunikazio politikak ere barne hartzen dituela.


