Basauri eta Etxebarriko enpresa txikiaren lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

   Basauri eta Etxebarriko enpresek beraien gaitasunak hobetzeko  baliabide berria dute eskura.  Azaroaren 27tik aurrera  indarrean da Behargintza Basauri-Etxebarriren eskutik, enpresa  txikiei  hobekuntza planak  gauzatzea ahalbidetuko dien laguntza. Hobekuntza hori  alor desberdinetan gauzatu daiteke: dibertsifikazioa, produktu nahiz zerbitzuena, alor  komertziala, ekonomia zirkularra, etab.
 Deialdia Basauri eta Etxebarriko enpresa txikiei, 50 langile baino gutxiago dutenei, dago zuzendua. Sektore anitzeko enpresei zuzendua dago, txikizkako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesionalak eta hurbiltasunezko zerbitzuak, izan ezik.

   Lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin proiektuak diseinatu edo/ eta garatzeko  asistentzia teknikoaren kostua estaltzeko izango da laguntza. Konkretuki, proiektuaren diseinu edo/eta garapenerako jasotako asistentzia teknikoaren % 80 finantzatuko da, oinarrietan jasotzen den bezala.

Eskaerak egiteko epea  2017ko azaroaren 27tik 2018ko urtarrilaren 31era izango da.

 

Informazio gehiago eta eskaerak:
http://www.enpresakelkarlanean.com
http://www.behargintza-be.biz/eu_index.asp
94 426 29 99 / 94 426 94 52 / 94 426 94 65
Behargintza Basauri-Etxebarri-Baskonia 1 ( Basauri)

 

Enpresak elkarlanean

Basauri, 2017ko azaroaren 30ean.

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)158.22 KB
Etiketak