Basauri eta Etxebarriko enpresek euren gaitasunak hobetzeko beste baliabide bat dute. Behargintza Basauri-Etxebarri udal zerbitzuak azaroaren 2tik aurrera laguntza lerro bat abian jarriko du enpresek hainbat arlotan berrikuntza proiektuak landu ditzaten.
Deialdi hau 50 langile baino gutxiagoko enpresei eginikoa da. Gastuaren % 80ko diru-laguntza emanda, oinarrietan zehaztutako esparruetan proiektuak diseinatu edota garatzeko beharrezko laguntza teknikoa finantzatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31n bukatuko da.
> Informazio gehiago: Eskema
> OINARRIAK ETA ERANSKINAK: Web BHG
KONTSULTAK EGITEKO:
94 426 94 65/94 426 29 99
Basauri, 2020ko azaroaren 26a.