Basauri Con

Otsailaren 18, 19 eta 20an ospatuko da Kultur Etxeko Ibaigane Antzokian, Nazioarteko Basauri Con 2.0 Zientzia Fikzioko Konbentzioa. Bigarren edizio honetan bertan izango dira EDWARD JAMES OLMOS, MICHAEL SHANKS, TORRI HIGGINSON eta MICHAEL TRUCCO, eta horiek Battlestar Galactica, Stargate SG1, 24, CSI, V eta beste zenbait serietan agertzen diren aktoreak ditugu.
Bilera hori 13. Tribuak antolatzen du, hain zuzen Zientzia Fikzioaren Zaleen Elkarteak, eta Basauriko Udalak babesten du, eta bilera horren bidez aktore horiek zaleengana hurbildu nahi dira giro kutunago batean, modu horretan, konbentzioa iraungo duen egunetan zinema genero mota horren zaleek giro hori konpartitu ahal izan dezaten.

Basauri Con mundu osoko zaleak giro lasai eta interaktibo batean biltzeko asmotan sortu zen, non interes komunak partekatzeko, lagun berriak egiteko eta asteburu eder bat pasatzeko aukera egongo den zinema-genero horren inguruan.
Ameriketako Estatu Batuetan eta europar herrialde zenbaitetan panorama kulturaleko zati diren bitartean, Espainian orain dela urte batzuetatik bakarrik hasi da formatu mota hori ezaguna izaten.

Baina kulturak paper garrantzitsua jokatzen du proiektu horretan. BasauriCon ekitaldiak Basauriko Udalaren programa kulturalaren zati da. Horren laguntzari eta beste babesle batzuen laguntzari esker ekitaldi horretara joan nahi duten guztiek, horretarako ahalegin handirik gabe, horrela egiteko aukera izatea lortu da, zeren eta batzutan traba gaindiezina izaten baita ekonomiaren ikuspuntua. Puntu hori da BasauriCon konbentzioa zerbait “desberdin” egiten duena, mota horretako konbentzio gehienen aurrean.

Ikusi +

Etiketak