Basauriko Udalak udalerriko ekonomia berraktibatzeko eta bertako establezimenduetan kontsumitzea sustatzeko emandako bonuak.
- 6 euroko bonua: 6 euroko erosketa bakoitzeko, Udalak 2 euroko diru-laguntza emango du, eta gainerako 4 euroak kontsumitzaileen kontura izango dira.
- 15 euroko bonua: 15 €-ko erosketa bakoitzeko, Udalak 5 €-ko diru-laguntza emango du eta gainerako 10 €-ak kontsumitzaileen kontura izango dira.
Sartu bono.basauri.eus eta kontsultatu zer establezimenduk egin duten bat kanpainarekin. Ez da behar bonu bat erostea, establezimenduak berak eskainiko baititu erosketa egiteko unean.
NAN/IFZ/AIZ gehienez 60 euroko bonuak erosi ahal izango dira
Erosketa bakoitzean bonu bat baino gehiago erabil daiteke, gehienezko mugara iritsi arte.
Basauri, 2023ko irailaren 11