Bando notificacion falsa TAV

Argitalpen data: 
2009(e)ko Apirilaren 27(e)an
Amaiera data: 
2009(e)ko Maiatzaren 27(e)an

LOLY DE JUAN DE MIGUEL, Basauriko (BIZKAIA) Elizalde Prestuko Alkatea naizen honek.

JAKINARAZTEN DUT:

Eusko Jaurlaritzakoa omen den jakinarazpen bat postontzietan utzia izan den honetan, Abiadura Handiko Trenari buruzkoa, Alkatetza honek herritarrei adierazi nahi die ezen, adierazpen hori faltsua dela , aipatu azpiegitura egitearen aurka dagoen talde batek egina, eta ez daukala inolako zer ikusirik euskal erakundeekin. Ez da existitzen delako jakinarazpen hori sinatzen duen kargurik, eta ez da ere existitzen Eusko Jaurlaritzaren inongo “zerga eta zerga-bilketako Ordezkaritzarik”, aipatu gutunean esaten den bezala.

Alkatetza honek herritarrei lasaitasunerako mezua helarazi nahi die, zeren eta zergadunei ez baitzaie beren errentako aitorpenean inolako kopururik deskontatuko, eta ez baitzaie langileei beren nominetan, eta jubilatu eta pentsionistei beren pentsioetan, inolako deskonturik egingo. Nomina eta pentsio guztiak normaltasunez ordainduko dira, orain arte bezala.

Gogoratu behar da ezen, aipatu azpiegitura Estatuko Administrazio Orokorrak ordaintzen duela, bere Aurrekontu Orokorren bidez. Gipuzkoako adarrari dagokionez, Estatuko Administrazioaren eta autonomikoaren artean lankidetzako hitzarmena sinatu da, eta horren bidez, Euskal Administrazioak obrak egiteko kopuruak aurreratzen ditu, eta aipatu kopurua Estatuari ordaindu beharreko kupotik deskontatuko du.

Basauri, 2009ko apirilaren 28a.

ALKATE ANDREA

EranskinaTamaina
BANDO NOTIFICACION FALSA TAV.pdf64.12 KB