Bando ITV ciclomotores

Argitalpen data: 
2007(e)ko Martxoaren 7(e)an
Amaiera data: 
2007(e)ko Abenduaren 31(e)an

LOLY DE JUAN DE MIGUEL, Basauriko (BIZKAIA) Elizalde Prestuko Alkatea naizen honek.

JAKINARAZTEN DUT:

Urriaren 14ko 2042/1994 Dekretuak araututako ibilgailuen ikuskapen teknikoak, zeina ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretu bidez aldatua izan zen, obligazioa ezarri zuela aldioro ikuskapen teknikoa egiteko bai ziklomotor bai kuadriziklo arinei 2007ko martxoaren 21etik aurrera.

Aurrekoarekin lotuta, 2007ko martxoaren 7an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Sailburuaren 2007ko otsailaren 13ko Agindua argitaratu zen EHAAn, horren bidez, bi gurpileko ziklomotoreen ikuskapen teknikoa egiteko obligazioa indarrean sartu zen, eta hor adierazten da baita, aipatu ibilgailuek 2007ko apirilaren 1etik aurrera hasi daitezkeela ikuskapena pasatzen, eta ikuskapen tekniko hori pasatzeko azken eguna 2007ko abenduaren 31 izango dela.

Kontuan izanik ezen, bi gurpileko ziklomotoreen ohiko desplazamenduak, ziklomotore horiek finkatuta dauden udalerrian bertan gertatzen direla, eta zenbaitetan, bide azkarretatik zirkulatzeko murrizketak dituztela, abiaduraren mugagatik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak unitate mugikorra jartzea erabaki du Basaurin, datorren maiatzaren 19an, asteartea.

Horrela bada, eta ziklomotore baten jabe izaten jarraitzen baduzu eta adinako hiru baino gehiago dauka, egun horretan IIT pasa ahal izango duzu udal pabiloian, hori Basauriko Lapatza poligonoan dago, 9etatik 13,30 bitartean eta 15,30etik 18,30 bitartean, eta Arrigorriagako IIT-tik adierazi zaigunez, horri dagokion tasa 24,00 eurokoa izango da ikuskapenagatik.

Horri buruzko edozein informazio nahi baduzu, Arrigorriagako IIT-ra deitu behar duzu, tlfnoa.: 946 711 556 edo Basauriko Udaletxera, tlfnoa.:  944 666 300.-

EranskinaTamaina
BANDO ITV CICLOMOTORES.pdf70.02 KB