Bando IBI IAE

Argitalpen data: 
2008(e)ko Urtarrilaren 1(e)an
Amaiera data: 
2008(e)ko Abenduaren 31(e)an

LOLY DE JUAN DE MIGUEL ANDREAK, BASAURIKO (BIZKAIA) Elizate Prestuko Udaleko Alkate naizen honek

JAKINARAZTEN DUT:

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGARI eta JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGARI dagokion Errolda onetsia izan delarik, udalerri honetako zergadunak jakinean jartzen ditugu ezen, horien kobrantza, BORONDATEZKO EPEAN, hurrengo era honetan egingo dela:

ORDAINTZEKO EPEA:

  • HELBIDERATUTAKO ORDAINAGIRIAK: Bankuak urteko ordainagiriaren erdia maiatzaren 5ean zordunduko du, eta beste erdia urriaren 6an Helbideratze horri ezingo bazenio behar den bezala erantzun, ordainketa zure etxebizitzara igorritako kargu-abisuaren dokumentuarekin egin ahal izango duzu. Edozein helbide aldaketa Zerga-bilketako Atalaren jakinean jarri ezazu, 2008/04/28 baino lehen.
  • HELBIDERATU GABEKO ORDAINAGIRI-AK: Urteko ordainagiriaren zenbateko osoa martxoaren 3tik maiatzaren 5a bitartean ordaindu beharko da, biak barne. Zenbateko hori jarraian zehazten diren erakunde finantzarioetako batean ordaindu behar da, leihatilan ordaintzeko dokumentua aurkeztuta, zeina zure etxera bidaliko dizugun.

ORDAINTZEKO TOKIA:

Banco Guipuzcoano, Banco Popular, BSCH, Bankoa, BBK, Caja Madrid, Ipar Kutxa, La Caixa.

GOMENDIOAK:

Zure erosotasunerako, ordainketa helbidera dezazula gomendatzen dizugu. Helbideratzeak 2008 urtean eragina izatea nahi baduzu, helbideratze-agindua apirilaren 28ra arte aurkeztu dezakezu, Zerga-bilketako Atalean.

Jendaurreko egiten da denek ezagun dezaten eta betea izan dadin.

Basauriko Udaletxean, 2008ko urtarrilaren 25ean.

EranskinaTamaina
Bando IBI IAE.pdf58.34 KB