Bandera Basauri

Gure banderaren koloreak gure armarriko esmalte eta irudi garrantzitsuenetik eratorri behar dute. Gure armarria hurrengo era honetan definitzen da: Laurdendutako armarria: 1. gorria, urrezko gurutzea lis-lorearekin egina, eta kantoietan lau panel gauza berarekin; 2.  Bitan banatua: 1. Gorria, urrezko gaztelu bat, txakur batekin, kolore berekoa, horko ateari lotuta; 2. Zilarrezkoa, harrizko zubí bat, zilarrezko eta urdin iluneko uhinen gainean; 3. Urdin iluna, zilarrezko hiru panel; puntan zilar urdin iluneko uhinak; 4. Urre kolorekoa, hiru pinu berde. Guztiaren gainean, eskuson obalatua, San Migelen irudiarekin, zeinak suzko ezpata bat duen eskuan.

-    Hori horrela, ondoren, Elizateko bandera osatuko duten koloreak eta irudiak zehaztuko ditugu.

Koloreak: Gorria, urdina eta zuria.

Irudiak: Gurutzeak.

-    Bandera oihal gorri bat izango da, gurutze urdin batekin kargatua, eta horren gainean, beste gurutze bat lis-lorearekin, kolore zurikoa.

-    Aukeratutako koloreak armarriaren eremua osatzen duten esmalteetatik hartu dira, hau da, gorria Ariz eta Zubialde auzoetatik, zuria Zubialdeatik, eta urdina Artunduagatik.

-    Gurutzeak armarrian (Ariz) daudelako, “elizatea” kontzeptua ordezkatzearren, eta San Migel sinbolizatzearren, gure Elizateko zaindaria. Lis-lorea duen gurutzea, hurrengo bi arrazoi hauengatik, aukeratu da:

1. Arizko armarrian duen forma da, eta herri mailan, Arizko Auzo Elkarteak bere egin zuen, eta 1978 urtean Arizko Kirol Sozietatearen armarrian ezarri zen.

2. Lis-lorea duen gurutzea, Zeruaren Seinale den gurutzea bezala, ezagutzen da, eta arerioaren porrotarekin lotzen da. Gure kasuan, San Migelek Demonioa garaitzen du, San Joanen Apokalipsian jasota dagoen bezala (12, 7-9).

“Zeruetan, borrokaldi handi bat izan zen.  Migelek eta horren aingeruek Dragoiaren aurka borrokatu zuten.  Baita, Dragoiak eta horren aingeruek borroka egin zuten, baina ez ziren nagusitu, eta jadanik, ez zen lekurik geratu horientzat Zeruan. Eta Dragoia, antzinako Sugea, Deabrua eta Satanas deitua, zerutik jaurtia izan zen, mundu guztiaren limurtzailea lurrera jaurtia izan zen, eta berarekin batera horren aingeruak”.

EranskinaTamaina
Basauri-200.jpg386.72 KB
Basauri-cuad-60.jpg81.4 KB
Basauri 500136.2 KB