Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Aurten ere, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezin horretan jarri nahi dugu arreta, zeinaren gainean eraikitzen baita emakumeen identitatea eta, era berean, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen baitu.

ANIMATU EGITEN DITugu herritarrak, eta, oso modu berezian, herriko neska-mutilak, Azaroaren 25ean Basaurin egingo diren ekintzetan parte hartzera, indarkeria horren aurka modu publikoan agertzera, eta BERDINSAREAk kanpaina honen barruan antolatu duen Beldur Barik! jaialdi artistikoan parte hartzera (jaialdia azaroaren 27an izango da, Bilbon).

Egitaraua

  • Bandoak jarriko dira, eta horien bidez, A25 ospakizunerako antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena egiten zaie herritarrei. Antolatzailea: Berdintasunaren Atala eta Berdintasunaren Kontseilua.
  • Puntu lilaren banaketa: ohiko tokietan banatuko da: HIAB, gizarte zentroetan, Emakumeen elkarteetako lokaletan... emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinbolo gisa finkatzen joan dadin. Antolatzailea: Basauriko Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Arloa
  • Klak-klik Beldur Barik. Indarkeria sexistaren aurkako adierazpen-tailerra, gazteei zuzenduta. Azaroko larunbat guztietan, 17etatik 19etara, Basozelaiko Gizarte Etxean. Antolatzailea: Basauriko Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Arloa
  • Basauriko datuen gainean prentsaurrekoa, Kontseiluaren eskutik, udalerrian arreta egin zaien emakumeen datuei buruzko informazioa emateko. Ekitaldien berri herriko egunkarietara bidali, irteera eguna kontuan izanda. Antolatzailea: Basauriko Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Arloa
  • Kontzentrazioa Arizgoiti Plazan. 12etan Azaroak 25 Ekitaldi sinbolikoa Espainiar Estatuan 2010ean erailak izan diren emakumeen oroimenean. Antolatzailea: Basauriko Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Arloa
  • Manifestazioa. Azaroaren 25a. 19,30ean. Arriaga Plaza (Bilbo). Antolatzailea: Koordinakunde Feminista 25N
  • Beldur Barik jaialdia. Azaroak 27, larunbata, 11etatik 22etara. Ensancheko Plaza (Bilbo). Antolatzailea: Berdinsarea + Beldur Barik
Etiketak