AZAROAREN 25a-EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Argitalpen data: 
2008(e)ko Azaroaren 25(e)an
Amaiera data: 
2008(e)ko Azaroaren 26(e)an

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Basauriko Udalak jakinarazi nahi du indarkeria matxistak eragindako gaitz sozialaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa duela.

Hori dela eta, Udal honek ONARTU EGITEN DU KONPROMISOA, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatzeko. Udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa sartu behar da.

Aurten, DEI BEREZIA EGITEN DIEGU herriko gizonei, batetik, emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa onar dezaten, eta, bestetik, gaur egun oraindik gizartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jartzeko.

Era berean, GONBIT EGITEN DIEGU herritar guztiei, eta bereziki gizonei, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera.

AZAROAREN 25an, ASTEARTEA:

12etan KONTZENTRAZIOA Arizgoiti Plazan.

ETXEETAKO LEHIOETAN postontzietan jasoko diren emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako KARTELEN EZARKETA.

EranskinaTamaina
Bando 25 NOVIEMBRE.pdf69.79 KB