Azaroak 25

Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, azaroak 25, dela eta, Basauriko Udaleko Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak hurrengo ekimenak antolatu dituzte:

  • BANDO eta PUNTO LILAdun KATELEN jartzea (indarkeriaren kontrako sinboloa) leiho, ikastetxe, eraikin publikoetan, etb, indarkeria matxistaren gaitzespena adierazteko.
  • Azaroaren 23an, asteazkena (17:30tan), Social Antzokian, ZINE-FORUMa, “El Cairo 678” filmearekin. 20tan filmearen 2.emanaldia egingo da.
  • Azaroaren 25ean, ostirala (13:00tan), Arizgoiti Plazan, ELKARTARATZEA eta manifestuaren irakurketa.

Bestalde, Beldur Barik lehiketaren bitartez gazteengan arreta jartzen jarraitzen dugu, hurrengo ekimenak antolatu direlarik:

  • Azaroaren 26an, larunbata, Beldur Barik TOPAKETA, Donostian. Ekimen horren helburua lehiaketara aurkeztutako lanak aintzat hartzea, baloratzea eta sustatzea da; izan ere, lanotan argi ikusten da neska-mutilek zelan egiten dioten aurre emakumeenganako gaur eguneko desberdintasun egoerari; eta hori, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren aurkako irmotasunean oinarritutako jarrera eta portaerekin. Tailerrak, musika, kalejira eta trukeak egongo dira, eta Beldur Barik 2011 Lehiaketako saria orokorrak banatuko dira.
  • Azaroaren 30ean, asteazkena (19:00h), Basauriko Udaleko Areto Nagusian, Beldur Barik Lehiaketaren SARI LOKALEN BANAKETA. 12-26 urte bitarteko udalerriko gazteeek eginiko 9 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Beldur barik leihaketara aurkeztu diren lanak ikusi nahi baduzu, kiklatu hemen www.beldurbarik.org Klikatu Basauri eta aurkeztutako lanak ikusiko dituzu.

 

EranskinaTamaina
Puntu morea11.58 KB
El Cario 67881.71 KB
Beldur barik kartela336.68 KB