Aurretiazko hitzordua: herritarrei arreta bizkorrago emateko

   Ekainaren 8an, Basauriko Udala bulegoetan arreta ematen hasi zen berriro. Instalazioetan egokitzapenak egin dira, bizi dugun egoerari dagozkion segurtasun eta osasun publikoko prozedurak betetzeko.

   Besteak beste, aurretiazko hitzordua ezarri da, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edukiera kontrolatzeko.  Aurretiazko hitzordua eskatu ahal da https://sede.basauri./cita helbidean, udal webgunean (www.basauri.eus) edo Egoitza Elektronikoan (http://sede.basauri.eus).
Mugikorraren bitartez ere hartu ahal da aurretiazko hitzordua, https://sede.basauri.eus/cita helbidean edo udaletxeko HAZen zein Arizko Dorretxean dauden kutxazainetan.

   Sistemak honako hauek behar ditu: eskatzailearen datuak (dagokion bulegoa hautatzeko), eskatzen duen zerbitzua eta data. Behin data hautatuta, libre dauden ordutegiak eskainiko ditu sistemak; eta, ordu bat hautatu ostean, harremanetarako datuak eskatuko ditu (izen-abizenak, helbide elektronikoa eta mugikorraren zenbakia). Garrantzitsua da «OHARRAK» atalean egin beharreko gestioaren laburpen bat egitea, hitzordua prestatu ahal izateko eta izapidea bizkortzeko.

   Hitzordu presentzialaren egunerako gomendioak:
• HAZera agertzea emandako ordua baino 5 minutu lehenago.
• Nortasun-agiria eta hitzorduaren ziurtagiria eramatea.
• Nork bere boligrafoa eramatea.
• Bulego barruan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.
• Bulegoan bertan emandako higiene- eta osasun-gomendioak betetzea, eta segurtasun-tartea zaintzea.

Basauri, 2020ko uztailaren 2an.

Etiketak