Aurrekontu parte-hartzaileak 2024

Parte hartu irailaren 24 arte

Informazio gehiago: ados.basauri.eus

400.000€ herritarren proposamenetara bideratuta

 

Basauriko Udalak 2024rako aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri du abian. Egin zure proposamena Basauri hobetzeko.

Ahotsa eman eta entzun nahi dizugu! Zuk baino hobeto inork ez dituelako Basauriko beharrak ezagutzen.

 

Proposamenek honako premisa hauek bete beharko dituzte:

  • Udal-eskumeneko esparruekin zerikusia dutenak.
  • Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan beharko dira.
  • Interes orokorra interes partikularren gainetik lehenestea.
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea.
  • 50.000 euroko kostua ez gainditzea.
  • Etorkizuneko gastu ekonomikoa ez konpromitzea.
  • Jabetza pribatuko espazioei ez eragitea.
  • Gaur egun planifikatuta edo gauzatze-fasean ez egotea.
  • Araudiaren aurkakoa ez izatea, eta eduki iraingarria edo diskriminatzailea ez izatea.

Honako eremu hauekn zerikusia duten proposamenak lehenetsiko dira: gizartea, gazteak, adinekoak, kultura-hezkuntza, mugikortasuna-irisgarritasuna, aktibazio ekonomikoa.

 

Parte hartzeko moduak:

AURREZ AURRE

  • Udaletxeko beheko solairuan eta San Migelen dauden HAZ bulegoetan.
  • Kultura Etxeetan, Artunduagako Polikiroldegian, Euskaltegian eta Marienean.
  • Parte hartzeko postontziak, metroko sarreretan eta Hernán Cortés plazaren ondoan.
  • Informazio-karpa:
  • Asteazkena 20, (goizean) Arizgoitin eta (arratsaldean) Los Burrosen.
  • Osteguna 21, Solobarria Plazan (arratsaldean).
  • Ostirala 22, (goizean) San Miguel, Hernán Cortés Plazan eta (arratsaldean) Ariz Plazan.

ON LINE

 

Basauri, 2023ko irailaren 11

Etiketak