Artunduagako Zentral Elektrikoa

    Zentral elektriko txiki hori Luis Ocharan Jaunaren jabetzakoa zen, eta Domingo Ochandiano Larrea Kontratistak eraiki zuen 1921. urtean Artunduagako Zubian, Nerbioi ibaiaren eskuma aldean. 1921eko irailaren 10ean Udal Arkitektoa zen Victoriano Echeverria Jaunak txosten bat egin zuen, eta esaten zuen ezen, inolako baimenik gabe, Zentraleko jabeak Zubiko karelaren zati bat bota egin zuela, eta eraikinaren mendebaldeko fatxadaren ondoan nasa eraiki zuela, eta horrek udal jabetzakoa zen zubiko argi eta itxurari eragin ziola. Udalak, 1922ko urtarrilaren 17ko bilkuran, Ocharan Jaunak eskainitako 4.000 pezetako kopurua onartu egin zuen sortutako kalteen ordainetan, eta aurretik irekitako espediente zigortzailea itxi egin zuen.
    Zentralak, antzina Burdinola izan zenaren, eta geroago Artunduagako Burdin Fabrika izan zenaren presa eta isurbidearen erretena erabiltzen zituen, eta hori erabiltzen jarraitu zen 1970ean bota zen arte. Ez da horren inolako arrastorik geratzen, nahiz eta Zentrala eraikitzean horren eraginpean zegoen Zubi zaharraren ekialdeko karelaren eremua, jatorrizko 1909 egoerara, eramana izan 2011n, zubi berria eraikitzeko obrak egin eta zaharra berriztatzean.

Artunduagako Zentral Electrikoa