Artuduagako Burdin Fabrika

    Dokumentatuta dago, 1629. urtetik, Artunduagako burdinola jadanik Nerbioi ibaiaren eskuma aldean zegoela, Artunduagako zubiaren aurrean, hala ere 1798. urtean, industria berrikuntza garrantzitsu bat eman zen, eta burdinola zegoen tokian burdina funditzeko fabrika bat jarri zen, aldi berean, Patricio Mac Mahon Bizkaiko lehen labe garaia izan behar zuena eraikitzen hasi zen, nahiz eta labe hori ez zen amaitu eta produkzioan jarri. Geroago 1807. urtean, Lope de Mazarredok labe “oso garai” bat eraikitzeko baimena eskatu zuen, baina 20 urte geroago, estatistika ofizialetan burdinola bezala agertzen jarraitzen zuen, eta hori horrela, agian labe garaia eraiki zen, baina ez zen hain “garaia” izango, eta ez zuen balioko lehen galdatze lana egiteko.
    1828. urtean Ramon de Mazarredoren Artunduagako burdin fabrikak fanderia bat zuen, lau zilindrokoa eta mozketarako sei sortako xaflak zituena, burdinaren ijesketa, luzatze eta mehetzea zuena, gabi bat, metalentzako tornu bat, burdinurtuarentzako lehen fusioko labe garai bat, bigarren fusiorako beste bat ingeles erakoa, metalak urtzeko erreberberozko bi labe handi, bi txiki fanderian mozten ziren xaflak berotzeko, burdinurtua gozora murrizteko sutegia, eta zenbait sutegi gabi eta iltzeak egiteko. Hori guztia bi gurpil hidraulikok mugitzen zuten, eta horietako batek hauspoak mugitzen zituen (“Frantziako Pistoiak” deitutakoak), labeei haizea ematen zietenak. Burdinurtua eta gozoa egiten zituen; burdin, kobre eta berunezko xaflak; upelentzako zumitzak, su txikiak, lapikoak, plantxak, iltzeak, tutuak, burdin sareak, kainoi-balak, kableak, kateak, burdin hariak, eta abar. Fabrikak, garai horretan, 30 langileri ematen zien lana zuzenean, garraiolariak kontuan izan gabe, ekoizpeneko momenturik onena izan zen hura, zeren eta urte horretan Errege pribilegio esklusiboa lortu baitzuen, eta bost urtez eremuko siderurgia-monopolioa eduki baitzuen. Geroago, siderometalurgia tradizionalaren krisia etorri zen, eta fabrikaren ekoizpena jaisten joan zen, 1866. urtean guztiz desagertu arte. Ez da inolako arrastorik geratzen instalazio haietatik eta ezta ere horren inguruan eraiki zen Zentral Elektrikotik.

Artunduagako burdin lantegia