ARRETA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI

Basauriko Udalaren Berdintasun Atalak jarraitzen dutelefono bidez arreta psikologikoa eta lege-aholkularitza eskaintzen indarkeria matxistaren biktimei.

  Atalak lineako zenbait proposamen ere eskaintzen ditu: hitzaldiak, irakurgaiak, filmak, dokumentalak, bakarrizketak, ikuskizunak...

   Ez dago indarkeria matxista geldiaraziko duen birusik. Hori dela eta, Basauriko Udalaren Berdintasun Atalak, Marieneatik, indarkeria matxistaren biktimentzako telefono bidezko arreta psikologikoa eta lege-aholkularitza eskaintzen jarraitzen du (94 612 41 01, 09:30-13:30). Doako arretako beste zerbitzu batzuek ere zabalik jarraitzen dute, 24 orduz —esaterako: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua (900 840 111; 016).

   Gainera, Marieneak, informazio baliagarria zabaltzen du bere webgunean eta sare sozialetan. Adibidez: Bizkaiko Foru Aldundiaren «Maskara 19»ri buruzkoa, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin batera, helburu duena indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak babestea, koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean. Ekimen horrek bilatzen du arriskuan dauden emakumeek laguntza jaso ahal izatea, Bizkaiko edozein farmaziatara joan eta «maskara 19» esanda. Informazio eta arretarako telefono-zenbaki bat ere abiarazi dute: 900 840 111.

   Horrez gain, Jabekuntza Eskola martxan mantentzeko lineako proposamenak eskaintzen ditu Berdintasun Atalak, Marienearekin lankidetzan aritu diren hezitzaile batzuen eskutik eta zenbait baliabideren bitartez: hitzaldiak, irakurgaiak, filmak, dokumentalak, bakarrizketak, ikuskizunak...

   Era berean, Sexu Informazio Bulegoaren bloga martxan da berriz ere. Bideo eta artikulu ugari daude bertan. Etxeratzea bizitzen ari garen honetan, «haur-identitatearen eraikuntza-prozesuan» sakontzeko gonbidapena egiten da.

ZENBAIT TELEFONO-ZENBAKI INTERESGARRI
:

  • MARIENEA: 94 612 41 00 (09:30-14:30)
  • INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA ETA LEGE-AHOLKULARITZA: 94 612 41 01 (09:30-13:30).
  • GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ZERBITZU ESPEZIALIZATUA: 900 840 111 / 016
  • EMAKUMEEI INFORMAZIOA EMATEKO ZENTROA: Utzi mezua, eta erantzungo dizugu: 94 612 41 01 (9:30-13:30)
  • SEXU INFORMAZIO BULEGOA: Utzi mezua eta erantzungo dizugu: 94 612 41 06 (09:30-14:30), * asteazken eta ostegunetan bakarrik
  • UDAL GIZARTE-ZERBITZUAK: 94 466 63 48 accion_social@basauri.net

 

Basauri, 2020ko martxoaren 20an.

Etiketak