Arrazakeriaren prebentzioa kirolean
Arrazakeria, beste gaitz batzuk bezala, hala nola matxismoa, hainbat eremutan eta modu desberdinetan agertzen da. Horietako bat arrazakeria kirolean da. Ohikoa da kirolari arrazializatuek edo beste kultura batzuetako kirolariek haien aurkako kantak eta keinuak jasan behar izatea. Kasu batzuek tarte bat hartzen dute komunikabideetan, batez ere futbol profesionalean gertatzen direnak, baina badira beste kasu batzuk ez hain mediatikoak egunero gertatzen direnak, horietako asko haurrentzako kirolean.
Errealitate horren aurrean, Asmae Ourdik eta Iñaki Alonsok, beren esperientzia pertsonal eta profesionaletatik abiatuta, kirolak gazteen sozializazio-tresna gisa duen garrantziaz, gaur egungo migrazio- eta belaunaldi-testuinguruaz eta kirolean arrazakeria areagotzen duten faktoreez hitz egingo dute, hala nola alderdi kulturalaz. Era berean, kirolean arrazakeriaren prebentzioan esku hartzeko proposamenak eta jardunbide egokiak jarriko dituzte mahai gainean.
Zurrumurruen Aurkako Estrategiatik hitzaldi honetara joatera animatzen zaituztegu, kulturarteko Basauri bat eraikitzen jarraitzeko moduari buruz hausnartzeko eta ikertzeko aukera gisa ikusiz, eta nola ez, baita kirol arloan ere!
Hitzaldia 2023ko martxoaren 23an izango da, 18:00etan, Arizko Dorrean.
Hori dela eta, hitzaldira etorriko zaretela baieztatzeko amekadi@amekadi.org helbide elektronikora idatzi edo 639362441 telefonora deitu, 2023ko martxoaren 21a baino lehen.