ARAUDIA - Hilerriaren erreglamendua
Indarrean sartzeko data:
2020(e)ko Apirilaren 24(e)an Basauriko Udalbatzak 2020ko urtarrilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran udal hilerriko araudiaren aldaketa onetsi zuen. Horri buruzko iragarkia argitaratu zen 2020ko otsailaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (33 zk.), informazio publikoko eta interesdunei entzunaldia emateko izapideak betetzeko —hala xedatzen dute-eta Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 eta 70.2 artikuluek—. Aurreikusitako 30 eguneko epean zehar ez da erreklamaziorik edota iradokizunik aurkeztu eta, beraz, araudia behin betiko onetsia geratu da. Testu osoa 77 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2020ko apirilaren 24an.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Hilerriaren erreglamendua (pdf) | 341.72 KB |
Etiketak