ArAbian da BELDUR BARIK 2020 lehiaketa!

   Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11 urtez gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen daramatza Beldur Barik programak.

   Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.

   Ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira, eta bideoak aurkezteko epea irailaren 14tik azaroaren 5era bitartean zabalik egongo da. Urtero bezala, lehiaketan taldeka edo bakarka parte hartu daiteke (ikastetxe batek, gela batek, elkarte batek, eta abarrek izena eman dezake).

   Aurtengo edizioa berezia izango da, koronabirusak markatuta datorrelako. Hala, inoiz baino gehiago ikusi da Beldur Barik Jarrera edonon eta edozein egoeratan sustatu beharra dagoela. Horregatik, aurtengo lehiaketak hiru lelo ditu:
•    “Nik, etxean eta kalean Beldur Barik Jarrera”
•    “Nik, bakarrik eta taldean Beldur Barik Jarrera”
•    “Nik, gau eta egun Beldur Barik Jarrera”.

   Urte berezi honetan ematen ari diren egoera guztietan Beldur Barik jarrera bultzatzea da lema hauen helburua.

   Programari buruzko informazio guztia web gunean (www.beldurbarik.eus) zein sare sozialetan (Facebook,Twitter,Instagram,Spotify eta Tiktok) aurki daiteke.

Beldur Barik 2020

Basauri, 2020ko irailaren 22an.

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)11.55 MB
Etiketak