Apelliduak abizendu

   Zure izena edo abizena gaztelaniaz idazten bada (adibidez, Ignacio edo Echebarria) eta euskaraz idaztea nahiko bazenu (adibidez, Iñaki edo Etxebarria) …
   … hurbildu bizi zaren erregistro zibilera edo epaitegira honako agiri hauekin:

•    Nortasun agiriaren fotokopia, Adingabekoen kasuan, gurasoen nortasun agiria ere beharrezkoa da.
•    Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaioterriko epaitegian edo www.justizia.net webgunean ematen da.
•    Errolda ziurtagiria, adingabekoa izanez gero gurasoena ere beharrezkoa da.
•    Familia liburua. Ezkonduta egon eta/edo seme-alabak izanez gero.

   Zure zena edo abizena nola idazten den euskarazko grafiaz zalantzarik baduzu, kontsultatu ahal duzu honako helbidean  www.euskaltzaindia.net.

Basauriko epaitegia:    

Helbidea: Kareaga Goikoa, 50.
Ordutegia: 9:00-14:00.
Telefonoa: 94-466.63.22

 

Apelliduak abizendu

Basauri, 2017ko otsailaren 28an.