20:30etan Social Antzokian, sarrerak 11 € denontzat
André eta Dorine adineko bikotea errutinak eragindako utzikerian erori da. Garai batean elkarrenganako grina pizten zuena gaur axolagabetasuna eta eztabaidatzeko aitzakia baino ez da bihurtu. Iragana paretetan eskegita ageri den egongela txikian idazteko makina baten hotsak eta biolontxelo baten doinuak entzuten dira. André eta Dorine-ren oihartzuna da: aitona-amona bikote berezia, beste bikote asko bezala, errutinaren alferkeriak bereganatu ditu. Egunerokotasuna, baina, gaixotasunak apurtuko du, alzheimerrak, alegia. Gure arerio nagusia, oroitzapenen hondatzailea, nortasunaren suntsitzailea. Baina gaixotasunak bikote honi beste aukera bat ekarriko dio, beraien arteko harremana berriro ere loratuko da: izan direna gogoratuko dute, nortzuk diren ez ahazteko.


