Basauriko nazioarteko animazio zinemaldia
2010eko apirilaren 23tik 30era, Social Antzokiak Anima Basauri ekitaldiaren seigarren edizioa hartuko du. Animazioko Zinearen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengo programak barne hartzen ditu, lehiaketako atalarekin batera, bai 35 mm. bai DVD formatuan, atzera begirakoak, ikasleentzako proiekzio bereziak, erakusketak, hitzaldiak, maratoiak, etab.
Aurreratu dezakegu, aurten, gonbidatutako herrialdea Erresuma Batua izango dela, eta Maite Ruiz de Austri euskal zinemagilearen atzera begirako bat dagoela programatuta, horrek aurreko edizioan “Anima Chanel” bere azken luzemetraia aurkeztu zuen, primizia moduan. Baita ere, hiru erakusketa daude programatuta, bi Arizko dorretxean , eta bat Bilboko Fnac-en.
Lehen biak, Conflictivos Productions ekoizlearen "Un mundo en miniatura" titulua, eta "El tesoro del Rey Midas", titulu bereko filmari buruzkoa, dira.
Fnac-en, "O Apostolo" film galegoaren erakusketa bat egongo da. Informazio gehiago www.animabasauri.com web orrian.
Anima Basauri Jaialdiak Basauriko Udalaren babesa du, eta baita, Gorostilanda zinemagintzako enpresak eskaintzen dion antolamenduarena, eta Gozila kultura elkartearena, eta lankidetza eskaintzen die Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Departamenduek eta bbk erakundeak, eta gainera, bere laguntza eskaintzen die beste zenbait erakunde publiko eta pribatuk. Anima Basaurik topaleku izan nahi du zine zale guztientzat 2010eko apirilaren 23tik 30era bitartean.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Egitaraua | 1.56 MB |


