ANDONI BUSQUET ELORRIETA

Alkaltea-Lehendakaria.

Izen-Abizenak: ANDONI BUSQUET ELORRIETA
Non eta noiz jaio:
Telefonoa:

email alcaldia

Ikasketak eta bukaera data
GIZARTE HEZIKETAn diplomaduna. Deustuko Unibertsitatea.
PEDAGOGIAn lizentziaduna. Deustuko Unibertsitatea.
    
Hizkuntzak
EUSKARA: maila altua, ahoz zein idatziz. Administrazioko 3. HE (EGAren baliokidea).
    
Formakuntza osagarria
- Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak. Eusko Jaurlaritza.
- Animatzaile soziokultural titulua. Eusko Jaurlaritza.
- Giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko ikastaroa.LAN EKINTZA SA.
- Enpresa proiektuak kudeatzeko prestakuntza ikastaroa. LAN EKINTZA SA.
- Gizarte-zerbitzuei eta, bereziki, familia-arloko esku-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa. EDE Fundazioa.
- Kale-hezitzaile titulua. Asetil prestakuntza eskola.
- Gizarteratzeko prestakuntza ikastaroak. Deustuko Unibertsitatea.
- Gizarte-gatazka egoeran dauden gazteekin esku hartu eta bitartekari lanak egiteari buruzko graduondokoa. Deustuko Unibertsitatea.
- Lanbide espezializazioko unibertsitate diploma, gazteentzako programa eta zerbitzuak koordinatu eta kudeatzeari buruzkoa.  Universitat de Valencia.
- Tokiko kultura kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa. Deustuko Unibertsitatea.


Ibilbide Profesionala edota Politikoa

- Bizkaiko Gaztetxoen Begiraleen eta Animatzaileen Prestakuntza Eskolako irakaslea, 1987 eta 1991 artean.
- Administrari laguntzailea YESA SAn eta Lantiken, 1989 eta 1992 artean.
- Laguntzailea Bizkaiko Foru Aldundiko Artxibo, Museo eta Liburutegien Sailean: gidaria Bermeoko Arrantzaleen Museoan; gero, bezeroenganako arreta Foru - Liburutegian, 1993, 1994, 1995 eta 1996an zehar.
- ALAIKI SL enpresaren kide sortzailea eta kultur ekipamendu eta zerbitzuen zuzendaria;  gerora, kudeatzailea. 1997-2011.
- Deustuko Unibertsitateko praktiketako ikasleen tutorea ALAIKI SL enpresan aurrera eramandako zenbait proiektu eta zerbitzutan, 2000, 2001 eta 2002 ikasturteetan zehar.
- Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Masterrean hizlari, bi ikasturtez.

- Arduraduna alderdi barruko zenbait eremutan, urteetan zehar: bai EGIn (EAJ-PNVren gazteen erakundea), bai Basauriko EAJ-PNVren udal egituran, baita - EAJ-PNVren Nazio Batzarrean ere.
- Basauriko EAJ-PNVren zerrendaburu aukeratu zuten udal hauteskundeetarako, eta 2011n udalerriko alkate izendatu zuten.
- EUDELen Zuzendaritza Batzordeko kidea, 2012tik.
- Bizkaiko Garraio Partzuergoko kidea, 2011tik.

Honako gobernu-organu hauen parte da: