Alkatearen agurra

Basauritar estimatua:Alkatea

Harro sentiarazten gaituan herria da Basauri, izan bere, bere identitatearen ezaugarriak eta aurrerapena eta kultura aniztasuna elkarregaz batzen jakin izan dauan udalerria izan baita. Gure herria, beti, oso anitza eta aberatsa izan da ñabarduretan, eta bertan sentsibilitate desberdinak harmonian bizi izan dira, eta bizi dira, nahiz eta helburu berak elkartuten gaituan guztiok: hau da, Basauri gero eta herri hobea izan daitela, gure ilobak bertan bizitzera gonbidatuko dituan herria izan daitela. Udal gobernua osatzen dogun ekipoak, gaur daukogunetik abiatuta, etorkizuneko Basauri hori planifikatzen sutsuki lan egingo dau, eta berriro bere gure konpromisoa adierazi gura dautsuegu ezen, hori apaltasunagaz, erantzukizunagaz eta hurbiltasunagaz egin, eta helburu bakarra basauritar guztien onura bilatzea izango dala.

Basaurik erronka handiak daukoz aurrean, eta guztiok gure ahalegintxoa egin daikegu horren hazkundea lagundu eta bultzateko. Hazkunde hori iraunkorra izatea nahi dogu, gero eta herri maitagarriago eta bizigarriagoa izan daitekean eredu batean oinarritua, basauritarren bizi kalitateari eutsi eta hori hobetzeaz gain, horren identitatearen ezaugarriak errespetatuko dituana.

Herri bizi eta dinamikoa, merkataritza eta ostalaritza indartsu bategaz, enplegua izateko aukera gehiagogaz. Gazteei etxebizitza, enplegu eta aisiako aukerak eskainiko dautsona, bertako pertsona nagusi eta kolektibo baztertuenez arduratuko dana, eta aukera bardintasuna eta justizia soziala bultzatuko dituana.

Gure gobernu-sistema hurrengo honetan oinarrituko dogu, hots, udalerriko arazo errealei erantzuna emoten, planifikatzen, eraginkortasunarekin gestionatzen, zorroztasun ekonomikoarekin jarduten, eta gastuan lehentasunak ezartzen. Gardentasunari eta komunikazioari lehentasuna emonaz, zuok guztiok kontuan izanaz, zuen premiez arduratuz, eta herriaren proiektuetan partaide eginez jardungo dogu.

Lan asko dago egiteko, baina erabakimenez, ilusioz eta ideiak garbi izanez aurre egingo deutsogu erronkari, eta zuen laguntza eta parte hartzea izango dogula espero dogu, modu horretan, Basaurik, sendo, aurrera egin daian etorkizun hobe baterantz.

Andoni Busquet Elorrieta

Basauriko alkatea