AEI kale-garbitzaile ekologikoaren saria

Basaurik 1998ko AEI Kale-garbitzaile Ekologikoaren saria jaso du, II. Lehiaketa nazionalean, eta hori  FUCI, Federacion de Usuarios – Consumidores Independientes erakundeak antolatu du.

Kontsumitzaileen elkarte horrek estatu mailan jarduten du, eta horrek dituen helburuen artean, erabiltzaile eta kontsumitzaileen artean osasuna, segurtasuna eta bizi-kalitatea sustatzea dago.  Aurrera eramaten dituen jardueren barruan garrantzitsuak dira ingurumena babestearekin zerikusia duten haiek. Horren adibideetako bat AEI Kale-garbitzaile Ekologikoaren saria antolatzea da.

Ekintza honekin positiboki diskriminatu nahi dira hondakinen tratamenduko eta beren hurbileko inguruaren zainketarako lanari lehentasuna ematen dioten Udalak.  Sariak ikur publiko bezala Bandera Berdea erabiltzen du, eta horrek Udalari hiri garbiaren ezagutza ematen dio.

Sari horiekin ez dira bakarrik izaera kuantitatiboko inguruabarrak  baloratu nahi, baizik eta kualitatiboak ere bai, zeinetan kontzientziazioak eta parte hartze sozialak gero eta pisu espezifikoa handiagoa duen. Urtero, deialdi publiko eta zuzeneko bidez, Udalei sariari buruzko informazioa ematen zaie, eta parte hartzeko gonbidapena egiten zaie. Aukeratutako Udalei diploma egiaztagarria eta Bandera Berdea ematen zaizkie, bi urteko epealdirako.