Adineko pertsonen kontseilua (Aldi baterako jarduerarik gabe)

 

KONTSEILU HAU JARDUERARIK GABE DAGO ALDI BATERAKO.

Adineko pertsonen bizi-kalitatea oro har hobetzeko helburua duten elkarteen eta herritar erakundeen berri-emate, proposamen eta partaidetzarako kontsulta-organo izateko sortu da.

Antolaketa

Batzordeburua (Alkatetza edo adineko pertsonak laguntzearen alorrean eskumena duen zinegotzia).

Epaimahaikide bat (Bere jarduera Kontseiluaren sektore-eremuan garatzen duen herritar erakunde bakoitzeko edota erretiratuen elkarte bakoitzeko)

Epaimahaikide bat (alargunen elkarte edo taldeak ordezkatzeko)

Idazkaritza (Gizartekintza alorrean eskumenak dituen Udal Sailak beteko)

Halaber, Alkatetzak edo epaimahaikideek eskatuta, Udalbatzako edozein kide edo Udaleko edozein langile tekniko joan ahal izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

Era berean, alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat ere bertaratu ahalko da, hitza bai, baina botorik gabe.

Zereginak

Honakoak dira Adineko Pertsonen Kontseiluaren berariazko zereginak:

  • Adineko herritarren osasun, segurtasun, ostatu, okupazio eta laguntzaren baldintzak mantendu eta hobetzeko ekimen, iradokizun eta proposamenak Udalbatzari aurkeztu eta horien berri ematea.
  • Lankidetza ematea adineko pertsonen segurtasun eta erosotasuna babestu eta laguntzeko udal programa, jarduera eta neurriak abiaraztean.
  • Lankidetza ematea arriskuak saihestu eta nork bere burua babesteko kanpaina eta programa publikoak diseinatu eta ezartzean.
  • Helburu horiek lortzeko beste edozein, Kontseiluan ezarri badira.

Barruko arauak

Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.