Adieraz zaitez beldur barik!

Azaroaren 25eko kanpainaren lan-testuinguruan garatuko diren ekimen ugarien artean, ekintza/ jarduera berritzaile bat nabarmendu nahi genuke.

Adieraz zaitez beldur barik! Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako jarrerak eta proposamenak bultzatu nahi dituen lehiaketa da.

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea, indarkeria sexista ezagutu eta atzeman ahal izateko tresna eta baliabideekin hornituz, haiekin jarrera sexistak landuz eta erasoen aurrean eginkizun aktiboa izatera bultzatuz.

Azken azterketek indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeak gero eta gazteagoak direla erakusten dute (Euskadiko salaketen % 42 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren), horregatik, beharrezkoa da arreta haien gainean jartzea.

Lehiaketa emakume gazteei gaia hurbiltzeko tresna da; horrela, arazoari buruz kontzientziatu eta sentsibilizatu ahal izango da. Lehiaketak ahalik eta parte- hartzaile gehien inplikatu nahi ditu, adierazpen modu guztiak biltzen ahalegintzen den deialdiari esker.

Lehiaketa hori sentsibilizazio- kanpaina orokorrean jasota dago eta Euskadiko 47 udalerrik baino gehiagok bultzatzen dute (euskal biztanleriaren % 75 baino gehiago bizi da horietan).

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

EranskinaTamaina
Oinarriak522.31 KB
Kartela564.47 KB
Flyer523.7 KB
Egitaraua1.62 MB