ADI, ETXEALDIAN EUSKARALDIA DATOR

Ohitura aldaketa etxetik hasten da. Basauriarrak parte hartuko dugu, baietz! Aprobetxatu etxean gaudela!.

Euskaraldia

   Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Eta horren isla da, ziurrenik, inoiz baino gehiago hitz egiten ari garela elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Aukera ezin hobea EUSKARALDIA etxekoekin eta lagunekin ensaiatzeko. Prest? Bilatu informazioa Euskaraldiaren sare sozialetan.

Basauri, 2020ko apirilaren 22an.

 

EranskinaTamaina
kartela (jpg)2.41 MB
Etiketak