Abian da Olgetan programa, euskarazko haurrentzako ikuskizunen programa!

   Zirku tailerra, ipuin kontalari, magia eta sormen esperientzien tailerra egingo dira 0-12 urte bitarteko familientzat eta haurrentzat. Martxotik maiatzera.

   Kultur Basaurik haurrei eta familia osoari zuzendutako euskarazko ikuskizun programa zabal bat antolatu du.

   Neska eta mutikoek ondo pasatzeko eta euskeraz gozatzeko aukera dute OLGETAN, ondo pasau! ikuskizun programa honekin.

   Ekitaldi hauetan, 0 eta 12 urte bitarteko umeei eta familia osorako ere egokitutako 11 emanaldi antolatu dira, besteak beste, sormen esperientziak, ipuin kontalaria musikarekin, antzerkia, magia, zirkoa eta artea.

   Emanaldiak Basozelai Gizarte Etxean, Kareaga Gizarte Etxean, Pozokoetxe Kultur Etxea eta San Migel taberna Nagusian egingo dira, martxoa, apirila, maiatza eta ekainaren zehar.

Basozelai Gizarte Etxea

Basozelai, 11. - Tel.: 944 666 400 - basozelai@basauri.eus

San Migel Taberna Nagusia

Gernika 60. - Tel.: 944 666 471 - sanmigel@basauri.eus

Kareaga Gizarte Etxea

Karmelo Torre z/g - Tel.: 944 666 420 - kareaga@basauri.eus

Pozokoetxe Kultur Etxea

Erronkari Ibarra z/g - Tel.: 944 666 395 - pozokoetxe@basauri.eus

 

 

Basauri, 2020ko martoaren 4an.

EranskinaTamaina
OLGETAN ondo pasau! (pdf)743.05 KB
Etiketak