5. Edukiontzia kanpaina 2017

Basaurin, hondakin begetalak 5. Edukiontzira

   Etxean sortzen ditugun hondakinen ia erdiak organikoak dira.

   Hori dela eta, udalean  sustatu nahi dugu zabor hori gaika biltzea, bereiz tratatzea eta konposta egitea (gure ortu, parke eta lorategietarako ongarri natural gisa erabiltzeko).

   San Migeleko eta Pozokoetxeko ibilbidea ikusita, Udalak erabaki du 5. edukiontzia udalerri osora zabaltzea.
Parte hartu eta birziklatu materia organikoa! Sortzen dugun guztia ondo bereizten badugu, apenas geratuko zaigu ezer zabortegira edo erraustegira botatzeko.

  • Nola parte hartu

1. Informazio-puntura joan, 11:00etatik 19:00etara
2. Izena eman
3. Kit-a jaso

Puntu informatiboaren egutegia.

  • Non daude edukiontziak

Kalero - Basozelai
Pozokoetxe - Uribarri - Ariz
San Miguel
Soloarte - Benta - Bidebieta

 

Informazio gehiago: Tel 900 866 963
Whatasapp 664 114 000

 

Basauri, 2017ko azaroaren 9an.