2018ko Sanfaustoetako kartel-lehiaketaren deialdia

2018ko Sanfaustoetako kartel-lehiaketa

   Zure lanak Basauriko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkez ditzakezu, lanegunetan, 08:00etatik 14:00etara, 2018ko maiatzaren 21etik ekainaren 29ra arte (txikien kartela), eta abuztuaren 31ra arte (seniorren kartela).

«Senior» kategoria
   Sanfaustoek 50 urte beteko dituzte aurten. Hori dela eta, Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak proposatzen dute «Basauriko Jaiak 1968-2018» esaldia jartzea karteletan. Dena dela, hori ez da balorazio-irizpidea izango, eta inor ez da kanpoan geratuko kartelean aipatutako leloa ez jasotzeagatik.

«Txiki» kategoria
   Txikien lehiaketan parte hartzeko, aurrez diseinatutako txantiloi batean egin beharko da marrazkia (behean daukazu erantsita). Txantiloia A3 formatuan inprimatu beharko da.
   Udalerriko eskoletan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Basauri eta San Migel) eta Kultura Atalean (Bidearteko bulegoak) ere egongo da eskuragarri.

Oharra: Txantiloiarein goiko partean zenbait logotipo daude, eta, horien artean, zuriune bat (50. urteurrenaren ikurra txertatzeko). Goiko lerro horretan guztian ezin da marraztu edota margotu.

Honako lotura honetan daude oinarri osoak eta sariak:
San Fausto Kartel lehiaketa

Basauri, 2018ko maiatzaren 222an.

EranskinaTamaina
Txantiloia A3 formatuan imprimatu (docx)51.3 KB
Etiketak