2016ko San Faustoko jaietako kartel lehiaketa

Zure lanak Basauriko Udaleko Herritarren Informazioko Udal Bulegoan aurkez  ditzakezu, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara, 2016ko apirilaren 25etik ekainaren 30era arte (txikien kartela) eta abuztuaren 30era arte (seniorren kartela).
Sariak:

•    1.500,00 € epaimahaiak jaiak iragartzeko hautatu duen kartelaren egilearentzat.
•    300,00 euroko akzesita udalerriko diseinurik onenarentzat.

Concurso carteles fiestas San Fausto 2016

Sari horiek ezin izango dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie.

Kartel txikiaren kasuan sari nagusi bakarra banatuko da kategoria bakoitzean. Honako hauek izango dira:

«Gazteak» kategoria
- Basauri Kirolakeko igerilekuan ordubeteko egonaldia eta, gero, askaria kafetegian, gehienez ere 15 umerentzat —instalazioak libre dauden egun batean, noski—. Eta Basauriko Indoor Multiabentura Parkerako lau sarrera, bi orduz bertan jarduteko.  
Zoroak kuadrillak 100 €-ko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.

«Txikiak» kategoria
Social Antzokiko haur-ikuskizunetarako lau sarrera, eta zinemarako beste lau sarrera banatuko dira.
Zoroak kuadrillak 50 €-ko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.

Basaurin, apirilaren 25ean.

Indarraldiaren amaiera data: 
2016(e)ko Urriaren 16(e)an
Aurkezpen epea: 
Ekainaren 30era arte (txikien kartela) eta abuztuaren 30era arte (seniorren kartela)
EranskinaTamaina
Kartel oinarriak senior (pdf)34.92 KB
Kartel oinarriak kartel txiki (pdf)38.79 KB