2015eko San Faustoko kartel lehiaketa

Zure lanak Basauriko Udaleko Herritarren Informazioko Udal Bulegoan aurkeztu ahal dituzu, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara, 2015eko maiatzaren 11tik ekainaren 25era arte (kartel txikia) eta abuztuaren 28ra arte (kartel seniorra).
Sariak:
•    1.500,00 € epaimahaiak jaiak iragartzeko hautatu duen kartelaren egilearentzat.
•    300,00 euroko akzesita udalerriko diseinurik onenarentzat.

Sari horiek ezin izango dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie.

•    Kartel txikiaren kasuan sari nagusi bakarra banatuko da, hauxe:

- Basauri Kirolak-eko pabilioi bat ordubetez eta igerilekua beste ordubetez erabiltzeko aukera, eta, horren ostean, gehienez ere 15 haurrentzako askaria kafetegian. Hori guztia instalazioak libre egotearen menpe egongo da.
- Zoroak koadrillako kideek, Basauriko dendetan erosteko 120 euroko bale bat.
- Basauriko Social Antzokiko zinemarako zortzi sarrera, eta beste bi umeentzako ikuskizunetarako.

Indarraldiaren amaiera data: 
2015(e)ko Urriaren 18(e)an
EranskinaTamaina
Kartel lehiaketa oinarriak.pdf35.37 KB
Kartel txiki lehiaketa oinarriak.pdf34.26 KB