2013ko San Faustoko herri-jaien kartelaren lehiaketa.

1.- Lanak bastidorearen gainean edo luma-kartoian muntatuak aurkeztuko dira eta ez dute beirarik izango. Lanak 70 cm-ko altuera eta 50 cm-ko zabalera izango du.

Gainera, egileak lanaren kopiarekin CD bat erantsiko du formatu digitalean 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin eta 50 x 70 cm-ko tamainarekin.

2.- Gaia artistak hautatuko du, baina iragarri nahi diren jaiekin harremana izan beharko du. Lanean ezingo da jarrera homofoboaren, xenofobaren, ez hizkera, irudi edo eduki sexistaren publizitatea edo horiek bultzatzea bilatuko duen erreferentziarik egin, eta ezta ere, edari alkoholiko eta tabakoaren erreferentziarik egin. Hori guztia Udalak gaiari buruz onartutako araudiarekin bat. Ildo horri jarraiki, Epaimahai kalifikatzaileak araudiaren kontra doazen kartelak lehiaketatik kanpo utz ditzake.

3.- Kartelek Basauriko logoa eta honako inskribapena erantsia izango dute:

“BASAURIKO JAIAK 2013
San Fausto
Urriak 11 –20 Octubre”

4.- Lanak originalak izango dira.

5.- Epaimahaiak jaiak iragartzeko hautatu duen kartelaren egileari 1.500,00 euroko saria emango zaio eta 300,00 euroko akzesita udalerriko diseinurik onenari.
Sari horiek ezingo dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie.

6.- Epaimahaiak lehiaketa hutsik uzteko ahalmena izango du, bere iritziz aurkeztutako lanek gutxieneko maila artistikoa lortzen ez badute, baita ustekabeko edota ohiz kanpoko gorabeherek ez egitea gomendatzen badute ere.

7.- Lanak Herritarren Informaziorako Udal Bulegoan aurkeztuko dira lanegunetan 8:00etatik 14:00etara, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean azaltzen den unetik 2013ko abuztuaren 3Oera.

8.- Kartelen atzeko aldean eta erantsiko den gutunazalaren kanpoaldean lanaren leloa idatziko da. Aipatu gutunazalaren barruko aldean egilearen izena, abizenak, helbidea eta telefonoa azalduko dira.

9.- Epaimahaia honako kideek osatuko dute:

BURUA                    Alkate jauna  edota eskuordetutako zinegotzia
EPAIMAHAIKIDEAK    Alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bana
                             Herriko Taldeak-en bi ordezkari
                             2 artista edo teknikari arloan
IDAZKARIA              Kultura Saileko udal-funtzionario bat

10.- Epaimahaia 2013ko irailaren 9an hamabietan Udaletxean bilduko da, kartel irabazlea eta akzesita aukeratzeko. Emaitza apelaezina izango da.

11.- Aurkeztutako lan bakoitzeko agiri bat emango da eta kartela saritua izan ez bada, erretiratzeko aukera eskainiko du.

12.- Lan guztiak, kartel irabazleak eta aurkeztutako gainerako kartelak, Basozelai Hiri Zentroan erakutsiko dira urriaren 4tik 21era bitartean.

13.- Saritutako kartelaren egileak ordainsaririk jaso gabe edozein xehetasun edo kolore aldatu beharko du, Epaimahaiak helburua betetzeko hobetzat jotzen badu.

14.- Saritutako kartela Udalaren jabetzakoa izatera pasako da eta komeni zaion moduan eta unean erreproduzitzeko eta banatzeko aukera izango du.

15.- Erakusketa amaitzen denean, lehiaketan aurkeztu eta sarituak izan ez diren lanak HILABETEKO epean Basozelai Hiri Zentroko erakusketa-aretoan erretira daitezke. Epea 2013ko urriaren 21ean hasiko da zenbatzen. Data horretatik aurrera Udala kontserbazioaz ez da arduradun izango. Udalak materialak garraiatu, manipulatu, erakutsi, bildu edo antzekoak egiten direnean  izandako kalteen gainean ez du erantzukizunik izango.

16.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero oinarriak oso-osorik onartzen dira.

 

Aldizkari ofizialeko argitalpena...

Indarraldiaren amaiera data: 
2013(e)ko Urriaren 21(e)an
Sariak: 
1.500 euro kartel irabazleari eta 300 euro udalerriko diseinurik onenari.
Aurkezpen epea: 
2013ko abuztuaren 30a.