2010 Memoria
I. Aurrekariak
2009ko irailean behin betiko onartu zen Herritarren Partaidetzarako Araudi Organikoa. Araudi horretan aurreikusita dago organo berezi bat sortzea, kexak eta iradokizunak kudeatzeko. Herritar, elkarte edo udal erakunde guztiek jo ahal izango dute, bidegabeko tratua eman diotela edo bere legezko eskubide edo interesak urritu zaizkiola azaltzeko; betiere, eskumena duen organoan legez ezarritako prozedura agortu bada.
II. Antolaketa
Hasiera batean, Aholkularitza Juridiko honek du zerbitzu horren ardura; horrekin batera, Herritarrentzako Arretarako Bulegoko arduradunaren laguntza dugu, atxikitako organo gisa. Arduradun horrek "Oharrak, kexak eta iradokizunak (OKI)" deritzon zerbitzua ere zuzenean ematen du. Izan ere, zerbitzu horren jarduera eta arartekoaren lana hain lotuta daude, ezen errealitatean ia ezinezkoa den haien arteko muga bereiztea.
Hala ere, Gasteizen antolatu ziren Herritarren Arartekoei buruzko Jardunaldiak gogoratu nahi ditugu (gure Oharrean egin genuen bezala, 2010eko urriaren 18koan); 2010eko urriaren 6an, 7an eta 8an izan ziren. Udal honetan zertxobait aurreratu den arren, hasi baino ez da egin. Zerbitzuak aurrera jarraitze aldera, honako hauek dira beharrezkoak: borondate politikoa, organo independente eta inpartzial bat sortzeko; adostasun politikoa (behintzat, arbuiatua ez izatea oposizioko indar nagusien artean); baliabide pertsonalez eta materialez hornitzea, egun arte hori ez baita Udal honetan egin, ezta gure inguruneko EAEko udaletan ere (egun arte, Katalunian daukate eskarmentu handiena). Horregatik, Ohar horretan gomendatu genuen, eta orain berriro errepikatzen dugu, gure ustez, Osoko Bilkurak izendatu behar duela organo hori, eta agintaldiek legealdi bat baino gehiago iraun beharko luketela (5 urte, adibidez); horrez gain, beharrezko baliabide pertsonalak eta materialak eduki beharko lituzke.
III. Emandako zerbitzuak
A. Herritarren babeserako zerbitzuak
2010ean, bost pertsonari eman diegu zerbitzua, honako gai hauei buruzkoa:
- Behar bezala ez aparkatzeagatik (2).
- Gizarte Zerbitzuak (1)
- Hirigintza (1)
- Zaratak (1)
Azaldu diren arazo guztiak ebazteko, dokumentazioa aztertu dugu, organo eskudunei helarazi diegu, eta herritarrei jakinarazi diegu zein izapide egin behar zuten. Egun arte, ez dira arazo larririk antzeman udal zerbitzuetan.
Beste kexa bat aurkeztu zen, ondare-kudeaketari buruzkoa (Iruaretxeta tabernaren aurreko esleipenduna). Ondare Ataleko arduradunari jakinarazi genion, eta ez zuen irregulartasunik aurkitu udal zerbitzuen funtzionamenduan.
Planteatu diren gaiei buruzko zehaztapenak 1. Eranskinean adierazi dira.
B. Kexak eta iradokizunak kudeatzeko zerbitzua
HIABeko arduradunak 1.575 kexa, ohar eta iradokizun kudeatu ditu orotara, 2010ean; aurreko ekitaldian kopuru antzekoa kudeatu zuen.
Garrantziaren arabera, honako hauek dira nabarmenak: Lantaldeko lanei lotuak (564, %35,80), Kontratazioari buruzkoak (419, %26,650) eta Udaltzainei lotuak (185, %11,75).
Hauxe da ebatzitako kexa-kopurua: …
OKI zerbitzuak kudeatu dituen arazoak 2. Eranskinean zehaztuta daude, eta txosten honekin batera doa.
IV. Ondorioa
- Herritarren Arartekoaren jarduera ez da oso handia, OKI zerbitzuak eginkizun bera edo antzekoa baitu, gure ustez.
- Zerbitzuaren jarduera areagotzeko, baliabide gehiago eman beharko dizkiote, txostenean azaldutako baldintzetan.
- OKI zerbitzua, hango arduradunak kudeatua, oso erabilia da komunikatzeko kanal gisa. OKI zerbitzuak kudeatzen dituen arazo batzuk Arartekoak kudeatzen ditu beste udalerri batzuetan.
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Foroak
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte ongizatea
- Ezagutu itzazu Udalbatzaren erabakiak
- Kontsumitzaileari arreta eskaintza
- Herritarren partaidetza
- Herritaren Babeserako Zerbitzua
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea
- Merkataritzan Euskara
- Enpleguaren Eskaintza Publikoa
- Bekak eta laguntzak
- Lehiaketak
- Nabarmenduak
- Berriak
- Agenda


