11 ARRAZOI 2019AN EUSKARA ERABILTZEKO, EGUTEGIA

Hormako egutegia daukazue  11 arrazoi daukanak 2019an Euskaraldian jarraitzeko

   Basauriko 11kakoa osatu genuenean 24 lagun elkartu ginen Social Antzokian, EUSKARALDIAren enbaxadoreak izateko prest.

   Oraingo honetan, EUSKARALDIAn lortu izan dugunarekin jarraitzeko, eta gure enbaxadoreen laguntzarekin, EGUTEGI bat prestatu dugu; “11 ARRAZOI 2019AN  EUSKARA ERABILTZEKO”. 

   Egutegia, EUSKARALDIAko 11 egunetan parte hartu dugunen artean banatzen aria da. Eskuragarri dituzue Basaurin  izena emateko egon diren tokietan: Udal Euskaltegian, AEKko Bolintxu euskaltegian, Hizkuntza Eskola Ofizialean, Marienean, eta Udaleko Euskara Atalean (Bidearte kalea, 10). Osterantzean, eman helbidea, eta etxera bidaliko dizuegu. euskara@basauri.eus

Euskaraldia

Jarraitu inertziak apurtzen, eta izan zaitezte Ahobizi eta Belarriprest!

 

Basauri, 2019ko otsailaren 6an.

Etiketak