“KAISHOP, ZER BEHAR DUZU?”. Merkataritza eta euskara uztartzeko kanpaina martxan dago Basaurin

Basauriz gain, kanpaina herri eta eskualde hauetan ere jarriko da abian, euskarri digital eta fisikoen bidez:

Erandio

Getxo

Etxebarri

Mungia

Gernika-Lumo

Muskiz

Txorierri

Azaroaren 7an hasi den kanpaina honen bidez, bi gai nagusitan jarri nahi dugu arreta:

Tokian tokiko merkataritzak ematen digun tratu pertsonal eta gertukoa, urrutiko erosketetan sentitu dezakegun tratu inpertsonalarekin alderatuz. Izan ere, kalitatezko produktuak gertu eskuratzeko aukera ematen du, gure beharretara egokitzen den zerbitzu bati esker.

Euskarak tokian tokiko merkataritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, gertukoa, … kalitatezkoa. 

Gainera, aurten, azaroaren 20an Euskaraldia hasiko da. Kanpainaren datak ekimen honekin lotzea ez da kasualitatea; gai berari heltzeko bi modu ezberdin dira eta elkar elikatzen dute. 

Kaishop kanpainaren bitartez,  Basauriko merkatariek urte osoko lana egingo dute bezeroari “zer behar duzu?” batekin euskaraz agurtu eta arreta emanez. Basaurin harremana euskaraz egiten duten bezeroek saria izango dute; hori aurrerago izango da, horiek euskarazko arreta eskaintzen duten establezimenduak identifikatuta ditugunean banatuko dira. Zenbatek egingo du gure kanpainarekin bat? Uste dugunak baino gehiago, ziur.

Basauri, 2020ko azaroaren 26a.
EranskinaTamaina
Eskuorria (pdf)1.51 MB
Etiketak